Ebilaldi eta Arroila iraiste
Ebilaldi bat maila güzientako
Üngürü aisenak 2km egiten baldin badü, ebiltari trebatüenek 12 edo 18 km-ko üngürüak eginen dütüe eta 1400metra-ko desmaila ! Bazkagiak eta errekak hegiz hegi zeharkatü, artzainen etxolak (kaiolar) amiatü, bista ederraren so egiteko ekürüatzea edo GR10a km zonbaitez jarraikitzea… Santaziko herriaren üngürüan diren 7 xenda markatüek ebilaldi mota desberdin eta konpara ezinak eskentzen dütüe.
Santazi eta bere hoin xendak :
1. Ukhumurrutia
2. Kakuetako arroilen üngürüa
3. Ehujarreko arroilak
4. Murrutchegagné
5. Espildoy
6. Inferno zübüko üngürüa
7. La Verna
Eüskal erreken hur bizia
Jauzkor den hurean, sentsazio azkarren maitazaleek gozatüko dütüe Kakuetako arroila eta Santazi ondoan proposatürik diren 8 iraisteak. Hur argien aska, hur turrusta, eta oihanean diren harri maxelek kirol üngüramen natüral paregabea eskentzen düe.
4 iraiste edireiteko. Topogida delakoa libürü saltegietan salgai. aholkatzen deizüegü biderakusle batekin izatea.
- Harzubia
- Inkhazkubu
- Oilloki
- Ourdaybi