2- Kakuetako arroilen üngürüa
Abiatzea, Kakuetako arroilen aparkalekütik00° 50' 34,6'' O - 43° 00' 04,2'' N
18 km. 7 oreneko ebilbidea. Desmaila + 1400 metrakoa
Kakuetako arroilen aparkalekütik abiatüz, Infernüko zübüalat bürüz iraits (GR10-eko ber bidea gorri eta xuri seinalatürik). Zübüaren ondotik, segidan eskerrean den bidexka jarraik ezazüe. Athorroko kartieleko etxalteetara heltüko zidee. Althainetako bidexkalat heltü eta, GR10 eko bidea ütz ezazüe esker üngüratüz. Bidexka ürrentzealat arte jarraik ezazüe eta tini baten gainean segi ezazüe. Mendi maxeletan, bazkagia zabalak zeharkatüko dütüzüe Kakuetako arroilen edo Zardai-ko zirkoaren gainean bista amigarri bat ükeitez. Zardaiko erreka trebesat ezazüe eta üngüradaz eta bago-izeiez eginitako xenda goiti har ezazüe. Larregorriko olalat helt zitee. Ondotik, aski dükezüe oihanezko bidearen irastea 8 kilometroz 113 bide departamentalaren berriz atzamaiteko eta hatsarreko bidearen arratzamaiteko.