Ediren
Santazin, basa eta ikustekoa den günea
Basabürüko herri hortan, kontrabandistek baizik ez zütüen xenda txüt eli hoik hartzen. Edouard-Alfred Martel harpe ikerle süharraren ausardia oro behar izan zen XX. mente hatsarrean harri oropil eta arteka horietan abiatzeko. Lehen laborariek pikata goretarik bihia Kakuetako arroilen sartzean zen eiheralat artino (azken hau 1937ko hurteek eraman düe) iraisten züen eta ondotik, ber bidetik irinez beterik ziren zakü lodiak berriz goiti eramaiten zütüen.
Hürrünago, Santaziko herriak, eüskal mendietan diren basabürüko herribazterren egiatarzün berezia etxeki dü. Bere eliza erromanikoa XI.menteko arkitekturako miresgailü bat da.
Hüilan, La Vernako gelak harpe ikertze lekü amiagarri bat eskentzen dü. Püblikoari zabalik den mündüko lürpeko leizea handienetariko bat da.
Kakuetatik, Santaziko igaraileak Bigerren gerla mundialaren denboran, frantzia eta españaren arteko mendi pasaje hau askatarzünaren mezülari izan da lür oküpatüen ihes egileentako. Harri patar horik ontsa ezagützen zütüen eüskal artzainak, igaraile bilakatzen ziren eta haien biziak arriskatüz, alemandar soldado tropen kuntre desafioan sartzen ziren. Egünean zehar, klandestinoak üngürüko etxalteetan gorderik egoiten ziren, eta gaüaz Españalako müga zeharkatzen züen. Eta hori oro, itzaleko igaraileeri esker... Santaziko familia batek Españalat bürüz iganarazi zütüan gizonek haien aitañiri hersatü zütüen 1945ko gütünak atzaman dütüe... Gütün horietariko batetan irakurten ahal da : " Züen etxen 3 lagünekin igaran niz. Gure paper güziak zure bordaren hegatz altexean, sartze kantüan den lehen harriaren pean ützi dütügü. " Aitañik kontatzen zeien paperak arratzaman zütüala eta gizon horietarik bi berriz ikusi zütüala. |