7- La Verna
Abiatzea, Batzarrigünetik00° 49' 14,7'' O
42° 59' 46,0'' N
8 km. 3 oren eterdiko ebilaldia. Desmaila + 610 metrakoa
Batzarrigünetik 200 metretan, esküineko bide harristatüa har Gaztelügainari bürüz. Iraits eta bide gudrutüa har. Etchebarnia etxaltea züen eskerrean ütz, bidea jarraik 200 bat metraz eta esküinealat bürüz joan GR10 eko seinaleak jarraikiz. Arpideko arroila jarraikiz seinaleak segi itzazüe. Kilometro baten bürüan, GR10 eko bidea ütz eskerrealat joaiteko. Arroilan egon eta Dominique Prebenderen kabanalat artino eramaiten zütüen seinale hoiliak jarraik itzazüe. Arrajiteko, ibar eskerrean den xenda ttipi bat hartzen ahal düzüe eta aldepean den La Vernako harpealat eramaiten düan bidea atzaman. Bide hortan iraits kilometro batez eta ütz oihan bidearen gainealat eramaiten düan xenda baten hartzeko. Bide hori 200 metraz jarraiki eta, esker har ondoko etxaltearen atzamaiteko. Etxaltean, esküin üngüra, harpeko bide helgia trebesa eta berriz GR 10 eko bidea har ezazüe. GR10 eko bidean egon elizalat berriz jiteko eta batzarrigünea bidetik arratzamaiteko.